XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazkari on baten aukera izaten ba'zuten, ez batak, ez besteak etzuten biaramon goize'raño presik izaten eta gaberdi-zaharretan (I) Gabean berandu etxeratu oi ziren berebiziko mokolloarekin.

Aspaldiko oitura zaharrari jarraiki, joan zen bein Pernando Elgoibar'en egin oi duten Gabon-zaharreko perira.

Bapo apaldu ta bapo edan, etxeratzea gogoratu zitzaioneko gaberdi zen eta noski gorako ta beherako tren guziak anka egin zuten aspaldi.

Beraz, oñez joan bear, alkolaren berotasunak gaueko prexkurean gozaturik.

Maltzaga baiño len, Saturixo'tik urbil, bada Lau-Pago esaten dioten leku bat.

Gure gizona, arestian esan bezala, zaragi jantzita (2) Mozkor zijoan eta lapur edo lapurkillote batzuk, ordikume bati ebastea (3) Lapurtzea errez iritzirik, zitunak oro kendu zizkioten.

Bearrik, dirurik geiena perian eralgi (4) Derrochar zun eta lapurreta egin ziotenean lau ogerleko besterik etzitun soiñean.

Pernando'ri ordea grazia egin nunbait lapurretak, Plazentzia'ko errian algaraka sartu baitzan.